Nolf txirrindularia hilda azaldu da hoteleko gelan
Frederiek Nolf 21 urteko flandriar txirrindularia hilik azaldu da gaur goizean hoteleko gelan. Qatarko Itzulian ari zen parte hartzen, Flandriako Topsport Vlaanderen taldearekin.
Ekipoko batekin zegoen gelan eta, goizean Nolf esnatzen ez zela-eta, hark Jean Pierre Heynderrickx zuzendariari eta mediku bati deitu die. Honek egiaztatu du Nolf hilda zegoela. Oraindik ez dute esan zerk eraginda hil den.
Gaur korritu behar zuten itzuliko bosgarren etapa, baina bertan beheiti laga egin dute. Topsport Vlaanderenek utzi egin du proba.
Profesionaletan bigarren urtea zuen Nolfek. Otsailaren 10ean 22 urte betetzekoa zen. Kortrijk (frantsesez, Courtrai) hirian jaioa zen, Flandriako iparraldean.

hi nei hau ze dok aldizkari bat ala? gran wordpress, ez sartu nirera ze flipau inbiozu! jaja! muy feo! benga ondo segi!
inakiolaetxea - febrero 16, 2009 a las 11:10 pm
Bueno bueno aber jende asko sartzen dan paginara eta nota ona jartzen dotzueen eee jajaj animo ya gutxi falta da ta!! ondo pasa oporrak.
P.D muerte sospechosa!!! jajaj
Irma - abril 8, 2009 a las 9:40 am
hi hau oso ondo dauu ee!! ta hortik esaten dauien bezalaa haber nota ona jartzen dotzueen jajaj.
..anonimator..
anonimator!!^^ - abril 8, 2009 a las 11:25 pm