Bi urteko zigorra jarri diote Piepoliri, dopajeagatik

Italiako Olinpiar Batzordeko dopajearen kontrako auzitegiak bi urteko zigorra jarri dio Leonardo Piepoli txirrindulariari, iazko Frantziako Tourrean bi aldiz epoagatik positibo eman zuela egotzita. Piepoli ez da auzitegian gaurko saioan izan.
2011ko urtarrilaren 25era ezingo du korritu. 37 urte dauzka.
Joan den urteko uztailaren 4ko eta 15eko kontroletan eman zuen positibo. Riccardo Ricco Saunier Duval taldeko kideak ere eman zuen Tourrean positibo, eta taldeak proba utzi egin zuen.